Euskara batua:
Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua. Euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen.
Gipuzkera:
Gipuzkera, giputz euskara edo erdialdeko euskara euskalki bat da, Gipuzkoako zatirik handienean (sartaldeko Debagoienean, Soraluzen eta Eibarren izan ezik) eta Nafarroako ipar-mendebaldean (zehazki esanda, Araitzen, Basaburuan, Larraunen eta Imotzen) hitz egiten dena.
Bizkaiera:
Mendebaleko euskara euskalki bat da, tradizionalki bizkaiera deitu izan dena. «Mendebalekoa» izendapena zehatzagoa da, euskalki hau zer lurralde eremutan egiten den kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Gainera, Arabako euskara zena euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgosko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.
viernes, 1 de junio de 2012
zer da euskara?
Euskararen sustrairik zaharrenak (Erromatar Inperioaren aurretikoak) Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak galduz. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioak lagunduta.
1980ko hamarkadaren aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñun eta Villaverde Turtziozen ez). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.
1980ko hamarkadaren aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñun eta Villaverde Turtziozen ez). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.
viernes, 18 de mayo de 2012
Literatura
Ahozko literaturak aipamen berezia behar du. Eukararen idatzizko garapen mugatua dela eta, ahozko literaturaren agerpenek indar berezia izan dute. Horrela, atsotitzak, baladak eta kopla zaharrekin batera, besteak beste, berezibizko munta du bertsolaritzak.
Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bapateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Oxalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruñeko ferietan...).
Sakontzeko, irakurri: Bertsolaritza
Nahiz eta lehenagoko aztarnak ere badiren, bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian. Ez zen lurralde guztietan indar berarekin hedatu, ordea. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolaririk ezagunenak. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eskaini zuten bertsotarako gairik. Hori dela eta, frantsesen aurkako, karlisten garaiko eta Kubako gerrei buruzko bertso mordoskak iritsi zaizkigu: ahoz aho banaka batzuk, idatziz gehienak. Kanta paperen bidez zabaldutako bertsoak oso modan egon ziren, zenbait kasutan orduko gertaera eta albisteak jakinarazteko modurik herrikoienetako bat zelarik.Mende hartako bertsolari zaharrenen artean Xenpelar errenteriarra dugu ospetsuena. Haren bertso-sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian: Betroiarenak, Pasaiako zezenarenak edo Ia guriak egin du, esaterako. Bapateko bertsolari moduan nabarmendu ez baziren ere, Jose Mari Iparragirre eta eta Bilintxen bertsoak ere aipagarriak dira. Lehenaren Ume eder bat eta Gernikako arbola edo bigarrenaren Bein batian Loiolan eta Loriak udan intza bezela, oso ezagunak dira. Azpimarratzekoak dira Iparraldeko koblakariak ere, hala nola Zuberoako Piarres Topet "Etxahun" barkoxtarra (Ürx'aphal bat badügü, Maria Solt eta Kastero...) eta Nafarroa Behereko Joanes Oxalde bidarraitarra (Lurreko ene bizia, Iruñeko ferietan...).
indikatiboa eta kondizionala
Aditz trinkoa osagai bakarraz eratutako aditza da eta unean bertan gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du. Adibidez: nator (une honetan 'etortzen ari naiz') edo nentorren (momentu hartan 'etortzen ari nintzen'). Hauetan informazio osoa (esangura, pertsona, aldia...) hitz bakar batean dago bilduta, aditz perifrastikoa ordea, bi elementuk osatzen dute: aditz nagusia eta aditz laguntzailea hain zuzen ere. Aditz trinkoak aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen dira.
Aditz trinkoen kopurua mugatua da, aditz gehienak aditz perifrastikoaren bitartez bakarrik joka daitezke, gutxi batzuk izanik era trinkoan joka daitezkeenak. Gainera, aditz trinkoa daukan aditza, aditz perifrastikoarekin ere joka daiteke, beste aditzen era berberean.
lunes, 14 de mayo de 2012
euskera
Aditzak: Perpausa aditzaz eta aditzaren inguratzaileez osatutako egitura bat dela onartuz, aditza izango litzateke perpauseko gainerako osagaiei batasuna ematen dien elementua.
Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat… adierazten da. Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak, nolabait esateko, perpausean bete behar dira. Adibidez, GALDETU aditza eskatzen du, duen esanahia halakoa delako, galdera egingo duen norbait eta zerbait galdetzea. Horrenbestez, aditz horren inguratzaileen artean bi behintzat beharko dira aditzaren eskakizun horiek betetzeko. Ezingo da GALDETU aditza erabili, galdetzaile bat eta galdera bat ezarri gabe. Bi osagai beharko dira, bakoitzak bere lekua betez. Eta hirugarren bat ere bai, galderak norbaiti egiten baitzaizkio beti, norbait hori geure burua bada ere. Horietaz aparte, beste hainbat inguratzaile ere agertuko dira, aukeran.
Adibideak; Ni naiz
Zu zara
Hura da
Gu gara
Zuek zarete
Haiek dira
DEKLINABIDEAK:
Haiek dira
DEKLINABIDEAK:
Sakontzeko, irakurri: Euskara Batua
1960ko hamarkadan, euskara batuaren sortze prozesuari ekin zitzaion, euskalkien arteko zatiketa gainditzeko eredu estandarizatuari, alegia. Bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko eta, finean, egungo gizartean aise moldatzeko oinarriak eman zizkion batuak hizkuntzari. Zehazkiago,1968an, Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) egin zuen bileran abiatu zen batasun prozesutik sortu zen.
Bilera hartan euskara bateratzeko lehenengo arau multzoak finkatu zituzten, idatzian erabili beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea eta neologismoei buruzko arauak emanez. Hizkuntzaren batasunerako, gipuzkera eta lapurtera euskalkiak hartu ziren oinarritzat, baina gainontzeko euskalkien berezitasunak eta aldaerak kontuan hartuta.
Batasuna ez zen bat-bateko gauza izan, eta urteak pasa ahala, euskararen alor guzti-guztiei buruzko arauak eta gomendioak kaleratzen segitzen du Euskaltzaindiak, oraindik ez baita lana bukatu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)