Euskara batua:
Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua. Euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen.
Gipuzkera:
Gipuzkera, giputz euskara edo erdialdeko euskara euskalki bat da, Gipuzkoako zatirik handienean (sartaldeko Debagoienean, Soraluzen eta Eibarren izan ezik) eta Nafarroako ipar-mendebaldean (zehazki esanda, Araitzen, Basaburuan, Larraunen eta Imotzen) hitz egiten dena.
Bizkaiera:
Mendebaleko euskara euskalki bat da, tradizionalki bizkaiera deitu izan dena. «Mendebalekoa» izendapena zehatzagoa da, euskalki hau zer lurralde eremutan egiten den kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Gainera, Arabako euskara zena euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgosko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario