Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat… adierazten da. Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak, nolabait esateko, perpausean bete behar dira. Adibidez, GALDETU aditza eskatzen du, duen esanahia halakoa delako, galdera egingo duen norbait eta zerbait galdetzea. Horrenbestez, aditz horren inguratzaileen artean bi behintzat beharko dira aditzaren eskakizun horiek betetzeko. Ezingo da GALDETU aditza erabili, galdetzaile bat eta galdera bat ezarri gabe. Bi osagai beharko dira, bakoitzak bere lekua betez. Eta hirugarren bat ere bai, galderak norbaiti egiten baitzaizkio beti, norbait hori geure burua bada ere. Horietaz aparte, beste hainbat inguratzaile ere agertuko dira, aukeran.
Adibideak; Ni naiz
Zu zara
Hura da
Gu gara
Zuek zarete
Haiek dira
DEKLINABIDEAK:
Haiek dira
DEKLINABIDEAK:
Sakontzeko, irakurri: Euskara Batua
1960ko hamarkadan, euskara batuaren sortze prozesuari ekin zitzaion, euskalkien arteko zatiketa gainditzeko eredu estandarizatuari, alegia. Bizitzaren esparru guztietara zabaltzeko eta, finean, egungo gizartean aise moldatzeko oinarriak eman zizkion batuak hizkuntzari. Zehazkiago,1968an, Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) egin zuen bileran abiatu zen batasun prozesutik sortu zen.
Bilera hartan euskara bateratzeko lehenengo arau multzoak finkatu zituzten, idatzian erabili beharreko ortografia, morfologia, deklinabidea eta neologismoei buruzko arauak emanez. Hizkuntzaren batasunerako, gipuzkera eta lapurtera euskalkiak hartu ziren oinarritzat, baina gainontzeko euskalkien berezitasunak eta aldaerak kontuan hartuta.
Batasuna ez zen bat-bateko gauza izan, eta urteak pasa ahala, euskararen alor guzti-guztiei buruzko arauak eta gomendioak kaleratzen segitzen du Euskaltzaindiak, oraindik ez baita lana bukatu.
ondo dago segi horrela
ResponderEliminar