Euskara batua:
Euskara batua Euskaltzaindiak proposatutako euskara eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik5era Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean (Oñatin) abiatu zen batasun aurrerabidetik sortua. Euskalkien artean elkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen.
Gipuzkera:
Gipuzkera, giputz euskara edo erdialdeko euskara euskalki bat da, Gipuzkoako zatirik handienean (sartaldeko Debagoienean, Soraluzen eta Eibarren izan ezik) eta Nafarroako ipar-mendebaldean (zehazki esanda, Araitzen, Basaburuan, Larraunen eta Imotzen) hitz egiten dena.
Bizkaiera:
Mendebaleko euskara euskalki bat da, tradizionalki bizkaiera deitu izan dena. «Mendebalekoa» izendapena zehatzagoa da, euskalki hau zer lurralde eremutan egiten den kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrenan eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Gainera, Arabako euskara zena euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgosko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.
viernes, 1 de junio de 2012
zer da euskara?
Euskararen sustrairik zaharrenak (Erromatar Inperioaren aurretikoak) Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak galduz. Nafarroa Garaian, bereziki, prozesu hori oso nabarmena izan da azken mendeotan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabin Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioak lagunduta.
1980ko hamarkadaren aurrera, erakundeen onarpena lortu du, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofizial egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñun eta Villaverde Turtziozen ez). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko ipar-mendebaldean (eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du aginpidea duten erakunde publikoen onarpenik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)